Koben Eguna, argazkitan

Jone Arruabarrena 2025eko martxoaren 16a

Asteburu honetan ospatu da Koben Eguna Arrikrutzeko kobazuloan; bi eguneko egitaraua antolatu dute, eta jendez bete da aitzuloa.

Hain zuzen, atzo Espeleotxiki jarduera egitekoak ziren, etxeko txikiek espeleologian lehenengo urratsak eman ditzaten pentsatutako jarduera, baina eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan zuten. Hala ere, Ilunpeko Altxorrak jarduera egiteko aukera izan zen, kobak ilunetan ikusi eta haren barneko animaliak ezagutuz.

Gaur, berriz, ohiko bisitak izan dira, baina sarrerak erdi prezioan lortzeko aukera egon da. Gainera, bisitetako partaideen artean zozketa bereziak izan dira. Euskal Herriko koba guztiak bisitazeko bi sarrera zozketatu dituzte batean, eta bi gaueko asteburu bateko egonaldia beste zozketa batean.

Arrikrutzeko gidari Leire Garaik asteburuaren "balorazio positiboa" egin du, eta adierazi du saguzarrak ikusteko aukera ere izan dela, eta kobak "oso eder" daudela, euriarekin putzuak sortu direlako haien barnean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak