Mugikortasun Planari buruzko batzar irekia bihar, eguena

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 5a, 10:35

Mugikortasun Jasangarrirako Planari egindako ekarpenak aurkeztuko ditu Udal Gobernuak bihar, eguena, udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo duten batzar irekian. 18:30ean hasiko da saioa.

Herritar orori irekita egongo den parte hartze saioa izango da bihar, eguena, udaletxean egingo dutena. "Herritar eta eragileek egin dituzten ekarpenak ezagutu eta horien gaineko bideragarritasuna aurkeztuko dute udal teknikari eta ordezkariek", azaldu du Garazi Etxeberriak, Hirigintza, Trantsizio Ekologiko eta Mugikortasun zinegotziak.

Zera gaineratu du Etxeberriak: "Behin herritarrekin eta Hirigintza Aholku Kontseiluarekin batu ostean jakinaraziko dugu publikoki onarpenera eramango dugun dokumentua". Martxoan zehar aurkeztea aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak