Gipuzkoako Saguzarren Atlasa aurkeztu du Naturtzaindia Elkarteak

Uxue Arakama Egaña 2025ko mai. 14a, 15:29

Hamarkada bat lanean pasa ondoren, Gipuzkoako Saguzarren Atlasa aurkeztu du Naturtzaindia Elkarteak, lurralde honetako saguzarren banaketari buruzko lehen azterlan sistematiko eta eguneratua. Bertan izan ziren Garazi Auzmendi eta Jorge González Naturtzaindia Elkarteko kideak.

Gipuzkoan aurkitu dituzten 25 saguzar espezieren berri ematen du 'Gipuzkoako Kiropteroen Atlas'-ak. Horretarako, betiko atlas formatua erabili dute, hau da, espezie bakoitzarentzako mapa bat erakusten da saguzar espezie bakoitza non dagoen jakiteko.

Teknika desberdinak erabili dituzte saguzarren presentzia detektatu eta informazio hori guztia lortu ahal izateko: Bebeslekuen behaketa, sare bidezko harrapaketa eta ultrasoinu bidezko analisia.

Gabezia historiko bati erantzunez egindako atlas honetan lortutako emaitzak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioetan kudeaketa kontserbatzaile eraginkorra egin ahal izateko balio dute. Baita dibulgaziorako tresna bezala ere, herritarrek saguzar-fauna ezagutzeko eta preziatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak