Gaur, 20:30ean hasita, Saguzarren gaua ekimena egingo dute Eskoriatzan. Santa Marina plazatik abiatuko dira, eta saioaren hasieran animaliaren bueltako informazioa emango dute Naturtzaindia elkarteko kideek. Bigarren zatian, aldiz, ultrasoinu bidezko detektagailuekin saguzar-espezieak ezberdintzeko ariketa bat egingo dute.