Aste Santuan, bisitari askok aukera izan dute Gipuzkoako lurpeko altxorretako bat ezagutzeko: Arrikrutzeko koba. Aizkorriko mendigunearen azpian eta 15 kilometroko galeriarekin, euskal sare karstikorik handiena da. Bisita gidatuan, urak harrian zizelkatutako forma bitxiak eta estalaktita ikusgarriak ikusi dituzte, eta, gainera, aurkikuntza paregabeak ezagutu: haitzuloetako lehoiaren eskeleto osoa, pantera baten garezurra eta hartzen aztarnak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.