Leintz Bailarako Ekiolak Batzar Orokorra egingo du ostegunean, ekainak 19

Hasier Larrea 2025ko eka. 18a, 18:21

Arrasateko Amaia Antzokian egin dute deialdia, 17:30ean lehena eta 18:00etan bigarrena, eta edozein herritar bertaratu ahalko da.

Batzar orokorrera zortzi puntuko gai-zerrenda eramango dute Ekiolako arduradunek, eta itzulpen zerbitzua eskainiko dute: "Batzarra gazteleraz jarraitu ahal izateko, link bat sortuko da, eta itzulpen zerbitzua gura duenak aurikularrak eraman beharko ditu etxetik", adierazi dute.

Leintz Bailarako bazkide ez diren herritarrek ere izango dute bertaratzeko aukera, izan ere, "herritar ororentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat puntu jorratuko dira, besteak beste, egoera energetikoa Debagoienean eta eskualdeko Komunitate energetikoak, Garaiako instalazioaren ekoizpena eta Leintz Bailarako Ekiolaren bazkideen aurrezkia, iberiar penintsula osoko apirilaren 28ko argindar-gabetzearen balizko arrazoi eta ondorioak, eta energia prezioaren bilakaera".

Boto eskubidea, baina, bazkideena izango da soilik. Sarreran pilaketak ekiditeko akreditaziorako mahaiak 17:20tik aurrera zabalduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak