'Izan artzain egun batez' bisita gidatua eskaini dute

Sara Lanz 2025eko apirilaren 18a

Gaur goizean egin da Izan artzain egun batez jarduera berezia, Arantzazuko Parketxeak eta Gomiztegi Artzain Eskolak elkarlanean antolatuta. Jarduera honen bidez, parte-hartzaileek artzaintzaren eta gaztagintzaren inguruko ezagutza jaso dute, esperientzia aberasgarri eta parte-hartzailea biziz.

Ibilbidea Arantzazuko Parketxetik abiatu da, Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzetik. Ibilbide irisgarri baten barrena murgildu dira bisitariak, eta hainbat geldialdi egin dituzte ingurunea eta Arantzazu auzoa hobeto ezagutzeko.

Ondoren, Gomiztegi baserrira eta Artzain Eskolara iritsi dira bisitariak. Bertan, bisita gidatuaren bidez, baserriaren jatorria eta eguneroko funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute. Modu horretan, artzaintzak euskal kulturan izan duen garrantziaz hausnartu eta ogibide honen balioa nabarmendu da bisitan zehar.

Goiza borobiltzeko, artzain txakurren erakustaldiaz, gaztagintzari buruzko diaporamaz eta Gomiztegiko gazta ezberdinen dastaketaz gozatu dute parte-hartzaileek. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak