Lasterketa, entzierroa eta dantzak, Elgetako Beheko kaleko jaietan

Idoia Aranbarri Arzuaga eka 14, 14:03 Elgeta

Atzo ospatu zuen Elgetan Beheko kaleko jaien azken eguna, eta bizikleta lasterketa, entzierroa eta musikaz gozatu ahal izan zuten arratsaldean zehar. Gauean, auzo-afaria egin zuten eta Gau Argi taldeak laitu zuen gaua. Mojito jaiarekin "hurrengo urtera arte" esan diete Beheko kaleko festei.

Zozketako zenbaki saritua izan da 030; ordezkoa 639.

Oihane Lekunberri: "Helburua da Elgetan dauden sendabelarrenganako interesa piztea"

Larraitz Zeberio Lekuona eka 13, 09:30 Elgeta

Sendabelarren inguruko jakin-mina pizteko eskaintza berezia iragarri dute ekainerako Udal liburutegitik. Sorgin Belar egitasmoko Oihane Lekunberriren eskutik (Atxondo, 1977) hiru saio egingo dituzte; bat LH1etik gorako umeendako eta bi helduendako. Martitzenean, hilak 17, egingo dute lehenengoa. Interesatuek liburutegian eman behar dute izena.

Elgetako zeramika gelan, Elgeta
Elgetako zeramika gelan, Elgeta
Elgetako liburutegia, Elgeta
Larunbata 14 eguraldia Min: 14ºC
Max: 18ºC
Igandea 15 eguraldia Min: 12ºC
Max: 18ºC
Astelehena 16 eguraldia Min: 12ºC
Max: 21ºC

AEMET-ek emandako informazioa