Elgeta taldeko bolariak nagusi Gipuzkoako txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko ekainaren 11

Gipuzkoako txapelketan aritu den 'Elgeta A' bolari taldea.

Elgeta taldeko Jon Aransolik irabazi du txapelketa eta binakako sailkapenean Asier Azkarate eta Sebas Aranzabal izan dira nagusi. Taldekako txapelketan, berriz, Elgeta A taldea bigarren sailkatu da. Bestetik, talde bereko Bittor Astigarragak jaso du aurtengo Lehendakari saria. 

Amaitu da Gipuzkoako 54. hiru-txirlo bola joko txapelketa. Zapatuan Azkoitian egindako tiraldiarekin eman zioten amaiera. Ondoren, urtero moduan, bazkaria, sari banaketa eta omenaldia egin zituzten.

Elgetako bolariek jaso dituzte sari nagusienak: txapelketako sailkapen orokorrekoa eta binakako txapelketakoa. Taldekako lehian, berriz, Elgeta A taldeak bigarren egin du.

Pozik dira Elgeta taldeko bolariak. Azpimarratu dute, gainera, baloratzekoa dela Debagoieneko ordezkariek txapelketan egindako lana. Bergarako San Josepe eta Aretxabaletako UDA nabarmendu dituzte. 

Elgetako taldeko Bittor Astigarraga Lehendakari sariarekin eta Jon Aransolo txapelketa sari nagusiarekin.

 

Binakako txapelketako irabazleak: Asier Azkarate eta Sebas Aranzabal.

 

Taldekako txapelketan bigarren sailkatu den Elgeta A taldea.

 

Saria jaso duten bolariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak