Orain, kidetza berriak, zure neurrira ondoen egokitzen dena aukera dezazun

Goiena 2025ko eka. 5a, 10:05

Gure komunitatea handitzeko eta bakoitzaren neurrira egokitzeko, Goienakide izateko bi kidetza berri aurkezten ditugu. Orain arte, kidetza bakarra zegoen, Pertsonala, baina orain, Kidetza digitala eta Etxekoak kidetza ere badaude denon eskura. Aukeratu zure neurrira ondoen egokitzen den kidetza. Bultzatu zero kilometroko, gertuko eta euskarazko informazioa. Egin zaitez Goienakide!

Hauek dira eskaintza bakoitzaren xehetasunak:

Kidetza digitala: 37 €

  • Puntua eta Goiena aldizkariak e-paperean inork baino lehenago (eguen arratsaldeetan)
  • Zozketetan parte hartzeko aukera.
  • Deskontuak herriko komertzioetan eta erakundeetan.
  • Kuotaren %30 bueltan jasotzea errenta aitorpenean

Kidetza pertsonala: 67 €

  • Puntua eta Goiena aldizkariak paperean
  • Puntua eta Goiena aldizkariak e-paperean inork baino lehenago (eguen arratsaldeetan)
  • Zozketetan parte hartzeko aukera.
  • Deskontuak herriko komertzioetan eta erakundeetan.
  • Kuotaren %30 bueltan jasotzea errenta aitorpenean

Etxekoak kidetza: 105 €

Etxe berean bizi diren bi eta bost pertsonen arteko kidetza da. Kidetza pertsonala dutenek, berriz, euren kidetzako kuotari 20 euro gehiago gehituz gero, Etxeko kidetza eskuratu ahal izango dute, 87 eurotan. Promozioa 2025eko ekainaren 31ra arte dago eskuragai.

  • Etxeko kide guztientzako abantailak
  • Puntua aldizkari bat eta Goiena aldizkari bat paperean etxe bakoitzeko
  • Puntua eta Goiena aldizkariak e-paperean inork baino lehenago (eguen arratsaldeetan)
  • Zozketetan parte hartzeko aukera etxeko kide bakoitzeko.
  • Deskontuak herriko komertzioetan eta erakundeetan etxeko kide bakoitzeko.
  • Kuotaren %30 bueltan jasotzea errenta aitorpenean

Zergatik egin kide?

 Gaurkotasuneko gaiez informatuta egoteko.

Gertuko informazioa inork baino lehenago izateko.

Euskararen normalizazioa sustatzeko.

Gure komunitatearen parte izateko.

Goiena proiektua babesteko.

Abantaila esklusiboak izateko.

Aukeratu zure neurrira ondoen egokitzen den kidetza, eta egin zaitez Goienakide! Gozatu Goienakide komunitatearen abantailez, hemen klik eginda. Hautatzen duzun kidetza aukeratzen duzula, deskargatu Goiena aplikazioa, abantailak aprobetxatu ahal izateko. Horretarako: 

Deskargatu Goiena aplikazioa eta logeatu bertan. 

Sartu profilean. 

Egin klik Goienakide txartelean eta deskontua erabili nahi duzun tokian erakutsi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak