Arrasateko LGTBIQ+ diagnostikoa aurkeztu dute

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko ekainaren 13a

Eguzkiak ondo berotu duen Kulturateko klaustroan egin dute aurkezpen ekitaldia, eta herritar asko izan dira saioarekin bat egin dutenak. Divina Comediak aurkeztuta, Eihera kooperatibak Udalaren enkarguz egin duen diagnostikoan ateratako ondorio nagusien berri eman dute. Aurkezpenaren ostean, kalejira musikatua egin dute, "ikusgarritasuna" helburu hartuta.

Honako hauek hartu dute berba: Arrasateko Udaleko Feminismoa eta LGTBI+ Saileko zinegotzi Eva Abuinek; Morbor taldeko kide Arkaitz Agirrezabalek; Arrasateko Udaleko Berdintasun teknikari Amets Beltran de Gebarak; eta Eihera kooperatibako kide Kattalin Minerrek eta Iñigo Etxezarretak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak