Patxi, zeruan alkate

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2024ko urr. 27a, 00:00

Lurrean hala izan zinen, Elgetako alkatea, "Patxi alkate".

Zure eskutik ikasi nuen Elgeta maitatzen eta ezagutzen. Ez nuen maisu hobeagorik aurkituko! Ni Errenteriako alaba eta Bergarak besarkatutako debagoiendarra, elgetarrek zinegotzi aukeratu ninduten. 

Zenbat gauza ikasi ote nituen zuregandik, Patxi. Alderdi barruan ere, EAJko kide baitzinen, zure izana eta zure esanak auctoritas handikoak ziren eta gaur ezagutzen dugun Elgetaren antolakuntza, zerbitzuak, ekonomia sortzaileak, kultur eraikinak, zuk sortutakoak dira. Zer izango litzateke gaur egun Elgeta Pagatzako industrialderik gabe, Antzokirik gabe, Ferixa Nagusirik gabe, urbanizazio nagusienak eta errepide hobekuntzarik gabe? Patxi, guztiak izan dira zuk sortutakoak edo zuk bultzatutakoak. 

Alkate handi batek bezala jokatu izan duzu, erakunde guztietako ateak joz, zure herri txikia, bihotzean handi, bizitzeko ezinbestekoa zenuen Elgetaren alde. Baina zure handitasunean umila zinen, maitagarria. 

Lagunok asko maite zaitugu, Patxi, alderdikoek eta baita alderdikoak ez ziren elgetarrek ere. Seguru aurkituko duzula zer antolatua zeruan. Egun handira arte, Patxi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak