Ferixa Nagusiko jaietako kartela aukeratzeko bozketa martxan da

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko eka. 3a, 12:30

Lehiaketara aurkeztu diren bederatzi kartel proposamenak formatu txikian.

Bederatzi kartel proposamen heldu dira jai batzordeak antolatutako lehiaketara. Ikusgai izango dira kultura etxeko zeramika gelan eta herritarrek aukeratuko dute irabazlea. Ekainaren 8ra arte egongo da botoa emateko aukera.

Uztailaren 3tik 6ra bitartean ospatuko dira aurten Elgetako Ferixa Nagusiko jaiak eta kartel lehiaketara aurkeztu diren bederatzi proposamenak ikusgai izango da laster  batean –gaurtik aurrera ez bada, bihartik aurrera– kultura etxeko zeramika gelan.

Gustukoena izendatzeko aukera izango dute egunotan elgetarrek. Jai batzordeak ekainaren 8ra arteko epea jarri du horretarako. 

QR lotura bidez eman ahalko dute botoa elgetarrek. Hau da lotura. Eta, baita ere, modu fisikoan. Txikienek, berriz, liburutegian izango dute horretarako aukera.  

Jai batzordeak ekainaren 9ko batzordearen ostean emango du jakitera zein den irabazlea. Boto zenbaketa egin ostean izango da hori. Ehun euroko sari bakarra dago jokoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak