50 bat jarduera Elgetako Ferixa Nagusiko jaietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko eka. 24a, 11:14

Uztailaren 3ko mozorro jaitsierarekin hasiko dira ofizialki Elgetako Ferixa Nagusiko jaiak. Aurretik, umeek ongietorria egingo diete buruhandiei eta udalbatzako kideak Eguneko Zentrora joango dira egoiliarrei bisita egitera. Behin alkate txikia izendatuta lau eguneko festak izango dituzte herrian.

Uztailak 3, eguena. Mozorro eguna.

  • 11:00   Udal Gobernuaren bisita Eguneko Zentrora.
  • 12:00   Buruhandiei ongietorria.
  • 19:30   Mozorro jaitsiera Burrunbazale txarangarekin eta alkate txikiaren izendapena.
  • 20:00   Txosnagunearen irekiera - Mozorro onenari saria.
  • 23:00   Erromeria: Mugi panderoa.
  • 0:00     Larrain dantza.
  • 1:00     Kontzertua txosnan: Estutu eta Babesgabe.

Uztailak 4, ostirala. Ume eta erretiratuen eguna.

  • 11:00   Umeentzako puzgarri eta jolasak.
  • 11:15   Kuadrillen hamaiketakoa Intxortan.
  • 12:00   Meza iazko jaietatik hil diren jubilatuen alde. Xalbadorpen antolatuta.
  • 12:20   Erretiratuen argazkia.
  • 12:30   Elgetako abeslarien kalejira.
  • 14:00   Jubilatuen bazkaria kiroldegian.
  • 14:00   Umeentzako bazkaria plazan.
  • 15:00   Gazte bazkaria txosnagunean (Gazte Asanblada).
  • 15:30   Umeentzako puzgarri eta jolasak.
  • 18:00   Herri kirolak plazan (Jon Unanue, Jon Gisasola, Ioritz Gisasola, Uxue Ansorregi).
  • 19:00   Dj track-a.
  • 19:30   Buruhandiak.
  • 20:30   Kontzertua txosnagunean: Niere.
  • 21:30   Drag ikuskizuna.
  • 23:00   Kontzertua plazan: Dupla.
  • 0:15     Zezen-suzkoa.
  • 1:00     Kontzertua txosnagunean: No limits eta Berandu baino lehen.
  • 3:00     Galtzontzillo eta kulero karrera txosna-gunean.

Uztailak 5, zapatu. Herri eguna.

  • 07:00   Gaupasero argazkia txosna-gunean.
  • 11:00   Esna deia.
  • 11:30   Kuadrillen hamaiketakoa Oskarbi Elkartean.
  • 12:00   Jaioberriei harrera udaletxean.
  • 12:30   Bergarako erraldoiak.
  • 13:00   Euskal dantzak Elgetako haurren eskutik.
  • Ondoren, herriko edadetuenei zapi banaketa eta soka dantza.
  • 14:30   Bazkari herrikoia plazan: paella erraldoia eta saiheski errea.
  • 16:30   Bingoa plazan Gazte Asanbladaren eskutik.
  • 17:00   Erromeria: Jainaga eta Narbaiza.
  • 18:00   Buruhandiak.
  • 19:30   Ikuskizuna: Tio Teronen semeak kantxan.
  • 20:30   Xaukena Elektrotxaranga.
  • 22:30   Kontzertua plazan: Mariachi Imperial de Guanajuato.
  • 0:00    Zezen-suzkoa.
  • 1:00     Zumba saioa txosnagunean.
  • 1:30     Etxeko Dj-ak txosnagunean. 

Uztailak 5, domeka, Ferixa eguna

  • 10:00   Azoka Nagusia. 
  • 11:00   Elgetako trikitilarien kalejira.
  • 17:00   Ikuskizuna: Artilusio. Haur eta gaztetxoentzako.
  • 17:00   Pilota partida BAIKOren eskutik.
  • 18:30   Buruhandiak.
  • 20:30   Parrillada plazan Udalaren eskutik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak