Gorbea aldera egingo dute irteera ekainean, 1.031 metroko Oketa mendira eta Gorbea Txiki modura ere ezagutzen dena. "Arabako Zigoitia aldean dago. Muruako harrobitik abiatuko gara, eta Oketari buelta ematen joango gara mendebaldetik, erdi laua den pista onetik. . Txikirri-txikirri Siskinora inguruetara iritsiko gara, eta bertan, gerra garaian diziplina-batailoiak erabilitako troka bat ikusiko dugu. Gertu dagoen tontortxora joan-etorria egin, eta, Oketa aldera egingo dugu. Aldapa ez da handia, eta goitik dauden bistak oso onak dira: Gorbea, Anboto, Aitzgorri aldea, Arabako lautada eta Arkamo-Gorobel aldea ikus daitezke. Goitik zuzen samar jaitsiko gara abiapuntura, baina, tartean, El Gizon izeneko menhirra ikusteko aukera izango dugu. Laburbilduz, ibilaldi oso erraza eta polita", azaldu dute.
Antolatzaileek praka luzeak janzteko gomendioa egin dute "jaitsieran otamotz tartetxo bat pasa beharko dugu-eta".
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da hilaren 10ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.