Nik 12 urte egin nituen zinegotzi berarekin Udalean, lehenengo zortziak gobernuan eta azken laurak oposizioan.
Alkate izan zen 31 urtean, lehengo garaiko alkatea zen, gauzak bere modura egiten zituen, baina garbi daukat egun ezagutzen dugun Elgeta Patxik Udala gidatu zuen urteetan egin zela, eta, hein handi batean, Patxiri esker dira eskola berria, Espaloia, poligono industriala, eguneko zentroa, kultur etxea, hainbat etxebizitza, gas depositua...
Ez dut esango dena ondo egin zuenik, baina bai bere bizitzaren zati handi bat Elgetari dedikatu ziola.
Udalean horrenbeste lan egin ondoren, askotan pentsatu dut omenaldia merezi zuela Udalaren eta herritarren partetik, baina neure buruan geratu zen ideia hori, ez nuen urratsik egin.
Orain berandu da, baina, hala eta ere, pentsatzen dut Elgetako memorian Patxik toki bat izan behar duela. Lerro hauen bidez proposatu nahi dut kale, plaza, kultur etxe edo zerbaiti Patxi Basauriren izena jartzea.