Ozkarbi elkarteak azarorako antolatutako ekintzen barruan, mendi irteera Intxortara. Domekan, azaroak 8, 10:30ean plazatik abiatuta. Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dira.
Landatxope Jubilatu Elkarteak irteera antolatu du Bilbora, azaroaren 10ean. Itsas Museoa bisitatuko dute goizean, eta segidan, Artxandako funikularrean muntatzeko aukera egongo da. Bazkaldu, eta 19:00etan egingo dute buelta.
Ibilbide irisgarrian zehar irteera. Ibilbidean zehar galdera ezberdinak erantzutea izango da egun honetako erronka. Prezioa 5 eurotakoa izango da helduentzat eta 3-12 urte bitarteko haurrentzat, aldiz, 3 eurotakoa. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izango dira: arantzazu@gipuzkoanatura.eus edo 943 78 28 94.