Asentzion ezin dira autoak sartu

Erabiltzailearen aurpegia Behera 2025eko ekainaren 9a

Asteburuko giro ederrak jendea erakarri du Asentzio gunera eta asko izan dira sarreran dagoen aparkalekua erabili beharrean autoak hezeguneraino sartu dituztenak. Udalak gogorarazi du debekatuta dagoela autoak putzu inguruan aparkatzea eta egokituta dagoen aparkalekua erabili behar dela. Udala haserre eta kezkatuta dago jendeak Asentzio guneaz egiten duen erabilerarekin. 

Ibon Unzetabarrenetxea alkateak zera esan du: "Horrelako jarrerek eragiten dutena da inoren gustukoak ez diren neurri zorrotzagoak jarri behar izatea, baina beharrezkoak direnak horrelakoak berriz ez gertatzeko". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak