Ikasturte amaiera gerturatzen ari den honetan eskolaren jaia iragarri dute eskola komunitatetik. Barikuan, ekainak 6, egingo dute. Egun berezia izango da eskolan goizean goizetik eta 14:30etik aurrera ekingo diete komunitate osoarendako antolatutako ekintzei. Egunean zehar, gainera, ikasleendako ipuin kontaketa saioak izango dira.
Antolatzaileek eskatu dute eskolako ezaugarri diren kamiseta edo jertse moreak soinean eramateko. Horrekin batera, ondorengo egitaraua aurkeztu dute.
- 14:30-16:00, Haur Hezkuntzako umeendako tailerrak HHko kanpo-espazioan.
- 16:00, familiendako jolasak eta tailerrak eskolako sarrera inguruan eta frontoi zaharrean.
- Amaitzeko, elkarrekin abesteko kantutegia.