Material bilketa aurretik eginda zuten eta hotelak muntatzea eta atontzea izan zen zapatu goizeko egitekoa. Prest daude eskolako ortuan, urmaelean zein herriko baratze-parkean. Aurrerantzean, intsektuek erabiliko dituzte eta modu horretan polinizazioa sustatuko da.
Herri Eskolarekin elkarlanean egindako proiektua da eta LH1 eta LH2ko ikasleekin landu dute gaia. Prozesuan zehar umeen batzordean landu dute gaia eta haiek diseinatu zituzten hotelak.
Esan moduan, erabilgarri daude.