Bilboko hilketa matxista salatu dute Elgetako plazan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko eka. 2a, 09:50

Barikuan, hilak 30, Bilboko Larraskitu auzoan gertatutako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzean egin zuten atzo Elgetan. Amantalak talde feministak deituta 13:00etan elkartu ziren plazan. 

Beste emakume bat eraila. Aski da irakur zitekeen pankartarekin egin zuten elkarretaratzea. Plazan ikusgai zegoen auto klasikoen erakusketa eta autoen artean zabaldu zuten pankarta.

Elkarretaratzearekin barikuan Bilbon gertatutako hilketa matxista salatu zuten. Bilboko Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera 43 urteko gizon batek 13 urteko alaba hil, emaztea zauritu eta, eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Euskal Herrian eta 2003tik hamahiru adingabe hil dituzte gizonezkoek indarkeria bikarioa erabiliz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak