Domingo Iturbe kaleko eraikin batean sartu dira lapurrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko eka. 3a, 11:57

Elgetako Domingo Iturbe kaleko 13. ataria.

Domingo Iturbe kaleko 13. atarian gertatu da. Garajeko ateko sarraila apurtuta heldu dira barrura lapurrak eta solairu horretan dauden lau trastelekutan ere ibili dira sarrailak apurtuta daudelako. Ertzaintza hasita dago bizilagunen salaketak jasotzen.

Ertzaintzak 10:00etan jaso du gertaeraren berri. Bizilagunak goizean konturatu dira garajeko ate nagusiaren sarraila apurtuta zegoela eta barruan dauden lau trastelekuetako ateak ere indarrez zabaldu dituztela. Susmoa da gauez ibili direla lapurrak.

Ezer falta duten aztertzen ari dira orain bizilagunak eta hasita daude salaketak jartzen. Une honetan salaketa bat badagoela esan dute Ertzaintzatik.

Ondoan dago Udalaren biltegietako bat. Ez dute bertan inolako mugimendurik sumatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak