Asentzio Egunean bat egin dute elgetarrek eta angiozartarrek

Miren Arana 2025eko maiatzaren 31

Angiozarreko auzoarekin batera Asentzio Eguna ospatu dute elgetarrek, Asentzio putzuaren bueltan. Ibon Unzetabarrenetxea Elgetako alkateak oso balorazio positiboa egin du "jende asko" hurbildu delako eta "giro polita" izan dutelako. 

Izan ere, musika, jana, eta Oier Magoaren ikuskizuna ere izan dute Elgetako herritarrek eta Angiozarreko auzokideek. "Angiozarreko auzoa eta bion arteko elkarlana da gaurko eguna", azpimarratu nahi izan du alkateak, eta gaineratu du antzinako Asentzio jaia berreskuratzeko nahia dutela. Horretarako lanean dabiltzala ere zehaztu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak