Kepa Aginako Otxandianok irabazi du 2025eko Ferixa Nagusiko jaietako kartel lehiaketa. Bederatzi lan heldu dira Jai batzordeak deitutako lehiaketara eta herritarrek aukeratu dute gustukoena.
Lan guztiak egon dira ikusgai zeramika gelan hainbat egunez eta botoa emateko aukera izan dute elgetarrek. Guztira, 115 boto eman dituzte herritarrek.
Botoen %25,2 jaso ditu Aginakoren lanak. Estu egon da kontua; izan ere, bigarren lan bozkatuenak botoen %23,5 jaso du.
Ehun euroko saria jasoko du egileak. Jai batzordeak espero du aste honetan bertan egitea sari-ematea.