Euriari aurre eginez trikitiek eta panderoek Arrasateko plaza girotu dute

  Kultura  Arrasate

Arrasate Trikitixa Eskolako kideak kalera irten dira eskola ezagutzera emateko asmoarekin. Azken urteetan bezala, gainera, Trikigin egitasmoa antolatu dute, eta Arrasateko hainbat tabernak parte hartu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

'Xavier Alvarez de Eulate' pintura lehiaketa zapatuan

  Kultura  Oñati

'Xavier Alvarez de Eulate' pintura lehiaketa zapatuan

Aurtengoa, bosgarren edizioa du Arantzazun –aire zabalean– egiten den pintura lehiaketak. Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak elkarlanean antolaturiko ekimena da; eta, edonork esku har dezake.

Aritz Abaroa: "Zoritxarrez, euskara ez dago guztiz normalizatuta oraindik, baina bide onetik goaz"

  Kultura  Aretxabaleta GAURKOAK

Aretxabaletako kultura sailak antolatuta, Aritz Abaroa Euskaltzaindiako teknikariak hitzaldia eskaini du Arkupe kultura etxean. Datorren urtean, 2018an, 100 urte beteko ditu akademiak eta Abaroaren esanetan, hitzaldiaren helburua izan da mende osoko historian Euskaltzaindiak eman dituen urratsak gizarteratzea.

Kulturate Akustikoak: IX. edizioa itxiko duen asteburua

  Kultura  Arrasate

Kulturate Akustikoak: IX. edizioa  itxiko duen asteburua

Bantastic Fand eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies musika taldeek jardungo dute Kulturaten.

Eltziegotik ekarritako doinuak entzungai

  Kultura  Aramaio

Eltziegotik ekarritako doinuak entzungai

130 urte baino gehiagoko historia duen Eltziegoko Udal Bandak kontzertua eskainiko du gaur, egubakoitza, kultura etxean, 20:00etan; emanaldia Sastiñako egitarauaren baitan kokatuta dago eta Arabako Foru Aldundiaren kolaborazioarekin lotu da.

Gazte eta helduentzat ipuin kontaketa, martitzenean

  Kultura  Arrasate

Gazte eta helduentzat ipuin kontaketa, martitzenean

Rakugoaz –Japoniako ahozko literatura tradizioaz– gozatzeko aukera izango da martitzenean, irailaren 19an, Kulturateko Areto Nagusian. 18:30erako finkatu dute hitzordua.

"Eskerrik asko eta zorionak Arrasateko udalbatza"

  Kultura  Arrasate

"Eskerrik asko eta zorionak Arrasateko udalbatza"

Udalbatzak aurrekontu berrietan planteaturiko ekimen ezberdinen artean, Arrasate Zientzia Elakarteari poz berezia eman dio ikusteak Aprendizen Eskolaren eraikina kultur eta musika-interpretazio gune bezala berreskuratzeko ahalegina egin izana.

Guztia prest dago asteburuko danborradetarako

  Kultura  Bergara  Oñati GAURKOAK

Oñatin eta Bergaran egingo dituzte danborradak asteburuan; egubakoitz gauean Bergarako nagusien danborrada egingo da; eta zapatu arratsaldean haurren danborradak egingo dira Bergaran eta Oñatin. Parte-hartzaileak azken entseguetan murgilduta dabiltza.

Buztingintza ikastaroa hastear, tailer irekia herritarrentzat

  Kultura  Eskoriatza

Buztingintza ikastaroa hastear, tailer irekia herritarrentzat

Herritar talde batek iaz sortu zuen Buztinate elkartea, buztingintza eta zeramika ikastaroetan ikusitako beharretatik abiatuta, herritarrak asetzeko asmoz. Hala, ikastaroek izandako arrakastaren ostean, aurten ere, haurrentzako eta helduentzako ikastaroak antolatuko dituzte.

Punk-Oi! estiloko musika nagusi Gatzagan

  Kultura  Leintz Gatzaga

Txerrikumeak, Oldarkor, Legez Kanpo eta Tears And Beers taldeak izan dira aurten Gatzagako jaietako rock kontzertuetan, eta jende asko joan zen bertara musikari gazte, eta punk-oi! estilokoen emanaldiaz gozatzera.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Juanjo Lopezen hainbat bidaiatako argazkiak, erakusketan

  Kultura  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Argazkigintza eta bidaiatzea gustuko dituen Juanjo Lopez argazkilari bergararrak lehenengoz zabaldu du erakusketa bere argazkiekin herrian. Aroztegin ikusgai daude Lopezek 2009 eta 2017 urteen artean egindako hainbat bidaietan ateratako argazkiak.

Marijose Azurmendi eta Itsaso OIaizola ama-alabak 'EKT' saioan

  Kultura  Debagoiena EKT

Elkarrekin egin zuten MUk antolatzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoan hitzaldia, eta bata bestearen osagarri izanik, hizlari biak gonbidatu zituen Aitziber Aranburuzabalak Goiena telebistaren EKT saiora. Bihar, eguena, 21:30ean izango da saioa ikusgai.

Aitor Arregi: "Egileok oso pozik gaude pelikularekin, baina publikoaren erreakzioa ikusteko gogoa daukat"

  Kultura  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Urriaren 20an helduko da zinema aretoetara Aitor Arregi oñatiarrak eta Jon Garañok zuzendu duten Handia filma; aurretik, baina, Donostia Zinemaldiko sail ofiziaalean lehiatuko da. Arregik berak azaldu ditu filmaren gakoak.

Edurne Uribesalgoren eskulan ikastaroetan izena eman daiteke

  Kultura  Antzuola

Edurne Uribesalgo irakaslearen eskulan ikastaroetan norberak nahi duena egiteko askatasuna edukiko du: Koadroak margotu, gauzak zaharberritu, egurra margotu, gauzak itxuraz aldatu… Izena emateko azken eguna irailaren 22a da eta udaletxera (943 766 246) edo liburutegira joa behar dute interesa dutenek.