Egunean bertan ere eraman ahal izango dira azokan utzi gura diren liburuak, eta ale bakoitzarekin txartel bat emango dute antolatzaileek, beste bat hartzeko trukean.

Era berean, literaturari keinu egite aldera, haiku erronka deitu dute. Japoniar jatorriko poema txikiak dira kaikuak, eta 30en bat jaso dituztela iragarri dute deitzaileek. Horiek guztiak irakurriko dituzte gaur, 18:00etan, Arkupen, eta erronka horretan parte hartu dutenen artean opariak zozketatuko dituzte gero.