Maiatzaren 18an dator bueltan Loramendiren Euskararen Eguna

Mirari Altube Arrese mai 07 Aretxabaleta

30. urteurrenaren baitan egun guztiko egitaraua prestatu dute eta bazkarirako txartelak dagoeneko salgai izango dituzte Durana kaleko bulegoan. Astelehena, hilaren 13a, izango da horiek eskuratzeko azken eguna.

Igor Leturia: "Euskararentzako itzulpen tresnak garatzen jarraitu behar dugu"

Eneko Azurmendi Barrena mai 06 Arrasate

Euskararen mehatxuak eta aukerak adimen artifizialaren etorrerarekin hitzaldia egingo du Igor Leturiak (Arrasate, 1971). Etzi izango da, maiatzaren 8an, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan, AEDk antolatuta. Adimen artifizialaren garapenarekin lotuta, euskarazko itzulpenak azkar eta ondo egiteko tresnak garatzea funtsezkotzat du.

Herriko kaleak, Aretxabaleta
Zinema aretoa, Oñati