'Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean' espezializazio diploma jarri dute martxan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 16a, 15:49

HUHEZIko klaustroa.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak abiatu dute, Euskaltzaindiaren egitasmo espezializatuetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea helburu.

Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean espezializazio diplomaren antolaketari dagokionez, teoriko-praktikoa izango dela azaldu dute sustatzaileek, eta Euskaltzaindiaren eguneroko egitasmoetan dabiltzan euskaltzainak eta HUHEZIko irakasleak arituko direla irakasle lanetan. "Euskaltzaindiak bere eginkizuna, egitasmoak eta horien gizarteratze-lanak aurrera eramateko, profesional berriak erakarri eta prestatu nahi ditu, Akademiak sorreratik dituen bi sailetan jardun dezaten: Iker –euskararen estandarizazioa XXI. mendean aztertzea da horren eginkizuna– eta Jagon –euskararen erabilera soziala sustatzea du helburu, horretan diharduten gainerako eragileekin batera lan eginez– sailetan".

Ikasketen antolaketari dagokionez, graduondoko bat da, erdi presentziala, urriaren 1ean hasi eta 2025eko maiatzaren 23an amaituko dena. Martitzen eta eguen goizetan izango dira aurrez aurreko saioak, batik bat, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan, eta 3.150 euroko prezioa du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak