Uarkapen egingo dute dragoi jana

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko eka. 21a, 12:59

Bihar, zapatua, egingo dute afaria, eguraldi iragarpenak baldintzatuta, Uarkapen. Sarrera eraikinaren ate nagusitik egingo dutela adierazi dute AEDko eta AEKko kideek. 20:30ean hasiko dira afaltzen eta ostean, jolasa eta umorea izango da nagusi.

Menua ohikoa izango da: bertan erretako txuleta edo hanburgesa begetalak patata eta piperrekin, eta gazta eta irasagarra postrerako. Kafea eta txupito bana, barne. Edateko norberak nahi duena erosi beharko du bertan jarriko dugun tabernan.

Afalostean, 22:15 aldera, jolasari eta umoreari egingo diote lekua. "Hasteko, dragoi tribiala! Ea zein taldek eramaten duen aurtengo otarra! Eta, ondoren, afaria algaraka bukaraziko diguten hiru umoregile aski ezagun oholtza gainean: Iker Plazaola, Maria Blanco eta Ander Malbadi, azken hori Algaraka lehiaketaren irabazlea", diote AEDtik.

Ohar moduan, zera adierazi dute antolatzaileek: "Afarian parte hartzeko ez da behar etiketa-jantzirik, baina euskaraz badakizu, bai ala bai, egizu!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak