Batzar orokorra egingo du Loramendik gaur, eguaztena

Mirari Altube Arrese 2024ko eka. 12a, 10:29

Loramendi elkarteak ekainaren 12an egingo du ohiko batzar orokorra, eguaztena, udaletxe zaharrean; lehenengo deialdia 17:45ean da eta bigarrena, 18:00etan.

Bazkide guztiak gonbidatu dituzte bertara, eta landuko dituzten gaien artean daude 30. urteurrenaren bueltako ekitaldien eta 2023ko jardueren berri ematea; 2024rako aurreikuspenak azaltzea; 2023ko ditu kontuak onartzea eta 2024ko aurrekontuak aurkeztea. Galderak eta eskaerak egiteko tartea ere egongo da.

Datuak berritzea

Elkarteko ordezkariek jakinarazi dute bazkideen datuak osatzen dabiltzala, eta, horretarako, bulegotik pasatzeko eskatu dute.

Materiala eskatzeko aukera

Loramendi elkartearen urteurrenaren baitan, berritu egin dute logoa, eta orain, kamisetak, poltsak eta biserak egingo dituzte irudi horrekin.

Interesa dutenek eskaerak aldez aurretik egin beharko dituzte, honako galdetegi honen bidez: labur.eus/jantziloramendi. Horretarako azken eguna ekainaren 17a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak