Jasone Mendizabal da Soziolinguistika Klusterreko lehendakari berria

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ekainaren 25a

Mertxe Mugika eta Jasone Mendizabal. Irudia: Soziolinguistika Klusterra.

Iazko urtearen balantzea izan zuten aztergai pasa den eguenean, hilaren 20an, Andoainen (Gipuzkoa) eginiko batzar orokorrean, eta baita aurrera begirako aurreikuspenak ere.

Jasone Mendizabal arrasatearra izango da aurrerantzean Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria, 2021eko irailetik kargu horretan zen Mertxe Mugikaren lekukoa hartu baitzuen pasa den astean. Batzar orokorra egin zuten, eta batzordean aldaketak egiteaz gainera, eskuartean dituzten proiektuen ildoak zehaztu zituzten euskararen biziberritzearen lehentasunekin lerrokatzeko. "Uda ostean abian jarriko den hausnarketa estrategikoaren aurrekaritzat baliatu zen ariketa. Parte hartzaileak talde txikietan bildu ziren elkarrekin eztabaidatu eta hausnartzeko. Oinarri bezala baliatu ziren hainbat erakunde eta gogoetagunek euskararen biziberritzearen lehentasunen inguruan argitaratu izan dituzten dokumentuak".

Batzordekideen gainontzeko aldaketei dagokienez, Maite Asensio –Hezten– izendatu zuten lehendakariorde, eta Miren Segurola –UEMA– diruzain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak