Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak beste elkarretaratze bat deitu du

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko eka. 17a, 16:38

Bilboko epaitegiek Galdakaoko Udalaren hizkuntza politikaren kontra kaleratutako sententzia salatuko dute ekainaren 20an, eguena, 19:30ean, Herriko Plazan. 

Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak elkarretaratzea deitu du ekainaren 20rako, Bilboko epaitegiek Galdakaoko Udalaren hizkuntza politikaren kontra kaleratutako sententzia salatzeko. "Izan ere, sententzia horrek, azkeneko hilabeteetan kaleratu direnek bezalaxe, helburu bakarra dauka: euskararen normalizazioa sustatu nahi duten neurriak baliogabetzea, hizkuntzaren biziberritzea oztopatzeko. Hori gutxi balitz, botere judizialak, sententzia hauen bitartez udal eskumeneko hizkuntza politikan esku-hartuz, euskaldunon hizkuntza eskubideak ez ezik euskararen ofizialtasuna ere kolokan jartzen dute", nabarmendu dute.

"Etenik ez daukan oldarraldi" horren aurrean, kalera ateratzeko dei egin dute. "Euskaldunok ozen esan beharra daukagu euskaraz bizi nahi dugula, horretarako eskubidea dugula eta ez dugula murrizketarik onartuko. Asmo horrekin, Arrasateko protokolotik elkarretaratzera joateko dei egiten diegu Arrasateko euskaltzale eta eragile guztiei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak