Lehiaketa bidez erabakiko dira 2025eko udal egutegiko argazkiak

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko uzt. 17a, 15:05

Iñaki Olalde eta Izaro Elorza goizean egindako aurkezpenaren ostean, San Migel errotan.

Ura eta beste energia iturri batzuk da gaia eta lanak urriaren 18ra bitartean aurkeztu ahal dira.

Ura eta beste energia iturri batzuk izango da datorren urteko Udalaren egutegiko gaia. Horri lotutako argazkiek ilustratuko dute egutegia eta argazki horiek aukeratzeko lehiaketa antolatu dute: 150 euroko saria izango du azaleko argazkiak eta 75 eurokoa hilabete bakoitzean ikusiko denak. Hauek dira argazkiak bete behar dituzten baldintzak:

  • Oñatin erroldatutako edonork parte har dezake, adin mugarik gabe.
  • Ezinbestekoa da argazkiak Oñatiko udalerrian ateratakoak izatea edo irudiaren kokalekua Oñati dela argi agertzea.
  • Argazki zaharrak edo berriak izan daitezke, zuri beltzean nahiz koloretan.
  • Argazkiak originalak izan beharko dute, aldez aurretik argitaratu gabeak edo beste lehiaketa batean saritu gabeak.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Argazki etzanak (formatu apaisatua) hobetsiko dira. Irabazleek 300ppi tamainan bidali beharko dute saritutako argazkia. Argazki zaharren kasuan, paperezko originala aurkeztu ahalko dute.

Aurkezteko azken eguna urriak 18 izango da eta bi bide daude horretarako: HAZ bulegoan edo euskera@onati.eus helbidera bidalita.

Aurreko urteetako egutegietako argazkiak eta gaiak bestelakoak izan dira, izan herriko auzoak edo kirola, adibidez, eta Ilunpetan argazki taldeko kideekin elkarlanean. Aurten baina, Udalak mahai gainean duen energiaren gaia bistarazi gura dute argazkietan ere. Gainera, departamendu ezberdinen arteko lana ere bada, hala nola Udaleko Euskara eta Partaidetza eta Garapen Komunitarioko sailek antolatu dute lehiaketa.

Esaldi bana izango dute argazkiek

Aurtengo egutegiak bezala, hurrengo urtekoak ere esaldi bat ekarriko du hilabete bakoitzean, argazkiarekin batera. Esaldi hori Udaleko euskara sailetik edo herriko beste eragile bateko kideekin harremanetan jarrita egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak