Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ira. 11a, 09:00

Debagoieneko AEKrekin elkarlanean hainbat mailatako euskara ikastaroak antolatu nahi ditu Elgetako Udalak. Izen-ematea zabalik da. Taldeak sortzeko gutxienez sei lagun beharko dira.

Aurten ere euskara ikastaroak herrian bertan jasotzeko aukera izango dute elgetarrek, baldin eta taldeak osatzen badira.

AEKrekin elkarlanean egin du eskaintza Udalak eta eskaintzen diren mailak dira: alfabetatze hasiera, mintzapraktika, A1, A2, eta C1. Alfabetatze hasierako taldea ez ezik gainerako guztietan bina orduko bi saio izango dira astean. Ordutegiak zehazteke daude.

Iaz oso antzerako proposamena egin zuten Debagoieneko AEK-k eta Elgetako Udalak baina ez zen talderik sortu. "Aurten beste saiakera bat egitea pentsatu dugu, herritarrek aukera hau izan dezaten", azaldu du euskara zinegotzi Maialen Arnedok.

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da udaletxean irailaren 27ra arte. Taldeak osatu ahal izateko gutxienez sei lagun beharko dira. Asistentzia maila %75tik gorakoa bada Udalak laguntzak emango ditu ikasturte bukaeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak