Langile bat behar du Ekin Emakumeak Elkarteak

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko uzt. 1a, 14:31

Ekin Emakumeak Elkarteak egindako joskintza ikastaroetako bat.

2025ean 30 urte beteko ditu elkarteak eta urteurrenaren ospakizunek ekarriko dituzten lanak egiten laguntzeko langile bat behar dute, urritik abendura arte lan egiteko. Astean bost orduko lanaldia izango da.

Ekin Emakumeak Elkarteak 30 urte beteko ditu datorren urtean. Hala, urteurrenean egingo dituzten ekintzak antolatu, lotu eta garatzeko langile bila ari dira, urteurrenerako talde motorrean parte hartu eta dinamizazioan laguntzeko. Horrez gain, zuzendaritza batzordean ere parte hartuko du langileak.

Lanpostua eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da, gutxienez, Euskarako C1 gaitasun maila izatea; Arrasatekoa edo inguruko herri batekoa izatea eta feminismoarekiko, euskaltzaletasunarekiko zein aniztasunarekiko, orokorrean, jarrera konprometitua izatea.

Halaber, bestelako hainbat gauza ere kontuan izango dituzte: herrigintzan izandako ibilbidea; Ekin Emakumeak Elkartea gertutik ezagutzea edota parte hartu izana; euskara elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia; lantaldean lan egiten jakitea; esperientzia eta autonomia.

Lanaldiari dagokionez, urrian, azaroan eta abenduan gauzatuko da, astean bost orduz. Era berean, orduak norberaren beharren arabera gestionatzeko aukera egongo da.

Interesa duenak, curriculuma bidali beharko du honako helbide honetara: aniztasuna@ekinemakumeak.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak