UEMAren 'Bertatik Bertara' kanpainarekin bat egin du aurten ere Bergarako Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko uzt. 1a, 11:41

Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk bultzatutako Bertatik Bertara egitasmoarekin. Herrira etortzen diren bisitariak eta herriko ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira kanpainaren bitartez. Horretarako, UEMAk mahai gaineko mantel txikiak atera ditu eta bertan sei hizkuntzatan agertzen dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk eta QR bidez hiztegitxo bat deskargatzeko aukera ere eskaintzen du. 

Bergarako Udaletik bidali zaie ostalariei parte hartzeko gonbita eta eskatzen zaien bakarra da jendaurrean erabiltzen dituzten karteletan, menuetan, oharretan, web orrietan… euskara erabiltzea. Eta euren testuak euskarara itzultzeko laguntza ere eskaintzen zaie. Horretarako Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura (euskara@bergara.eus) edo UEMAra (943 81 66 99) jo daiteke. Gainera, Bergarako Udalaren webgunetik ere deskargatu daiteke hiztegia.

Gonbita jaso ez duen norbaitek kanpaina honetan parte hartu nahi badu, Udaleko Euskara Zerbitzuan eska dezake. Horretaz gain, herritarrak eta bisitariak euskaraz egitera animatzeko beste informazio-orri bat ere banatuko da.

Bertatik Bertara kanpainaren inguruko informazio gehiago, UEMAren webgunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak