Hilabetez Euskal Herrian zehar, oinez eta euskaraz

Julen Murua Mesonero 2024ko eka. 28a, 12:44

Irati Mujika eta Paulo Elkoroberezibar, Euskarabentura ekimenean parte hartuko duten bergarar bi.

Datorren astelehenean abiatuko dira Euskarabentura ekimeneko kideak, zazpigarren urtez, Euskal Herria zeharkatzera, bi baldintzapean: oinez eta euskaraz. guztira, 127 gaztek hartuko dute parte ekimenean, eta horietatik hiru bergararrak izango dira.

Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzeko nahia dutenek uztailaren 1ean ekingo diote ibilaldiari Euskarabentura ekimeneko kideekin batera. Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 127 gaztek hartuko dute parte ekimenean, eta horien artean badira bailarako ordezkariak; zehazki, hiru: Ane Alberdi, Irati Mujika eta Paulo Elkoroberezibar. Proiektu bidezko hautagaitza Euskarabenturako espedizioarekin ibilaldia egiteko izena emateaz gain, badago beste baldintza bat: proiektu bat aurkeztea. Hori bera egin zuten, beraz, bailarako ordezkariek, eta, aurkeztutakoaren ostean antolakuntzako kideen oniritzia jasota, prest daude ibilaldiari ekiteko. Proiektu aukeren artean "euskara batua eta euskalkien gaia lantzearen aldeko apustua" egin zuela dio Elkoroberezibarrek, eta gaia lantzeko orduan "historia oinarri hartuta" garatu zuela dio. Mujikak, berriz, "emakumeen eta kirolaren gaia lantzen duen ipuin bat" aurkeztu zuen, eta bertan "egoera zein den lantzea" erabaki zuela dio. Euskarabenturan aurrenekoz Mujikak aurretik parte hartu du udaleku ibiltari batean, baina aurreneko aldia izango da harentzat Euskarabentura ekimenean: "Duela bi urte, udaleku ibiltari batean izan nintzen eta asko gustatu zitzaidan. Beraz, hilabete osokoa egitea oso interesgarria iruditu zitzaidan, baita jende berria ezagutzeko ere". Elkoroberezibarrek ere Euskal Herria oinez zeharkatu eta ezagutzea "oso ekimen polit eta interesgarria" iruditzen zaiola aitortu du, eta, gainera, lehenengo aldia izanda, "jende berria ezagutzeko" balio dezakeela dio. Hilabetez ibiliko dira Euskal Herrian zehar hiru bergararrak, eta, hortaz, toki asko ezagutzeko aukera izango dute. Elkoroberezibarrek dio ez duela be reziki bisitatu nahi duen toki zehatzik, "toki guztiak bisitatzeko gogoa" duelako eta guztietatik pasako delako "gustura". Mujikak, berriz, badu herri bat begiz jota: "Euskarabenturaren ibilbidetik gehien erakartzen nauen herria Gernika da. Sekula ez naiz egon eta gogo handia dut hara iristeko".

Motxila prestatzen

Hilabete osoa tokirik toki oinez ibiliko dira hiru bergararrak, eta beharrezko guztia sartzeko tokia beharko dute, ziur. Euren hitzetan, "hainbat zapata pare" eraman beharko dituzte horrenbeste kilometro egiteko, eta dagoeneko hasi dira guztia motxila barruan sartzen bidaiari ekin ahal izateko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak