Matrikula epea zabalik da Udal euskaltegietan

Mirari Altube Arrese 2024ko irailaren 2a

Euskaraz hartu hitza lelodun kanpainarekin abiarazi dute Udal Euskaltegiek 2024-2025 ikasturteko matrikula-kanpaina. Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan dituzte egoitzak eta horietako ateak zabalik daude euskara ikasi gura duen edonorendako.

Maila guztiak eskaintzen dituzte Debagoieneko Udal euskaltegiek, eta izena eman ahala osatzen dira taldeak. Irailaren 2an hasita egongo da zabalik matrikula epea, eta urrian hasiko dituzte eskolak. Ordutegi eskaintza zabala dute, gainera.

Izena emateko bideak

Euskaltegietara joanda eman daiteke izena edo honako bideak erabilita:

  • Arrasateko Udal euskaltegia (Nafarroa etorbidea, 2):
  • Bergarako Udal euskaltegia (Barrenkale, 33):
  • Bedita Larrakoetxea Udal euskaltegia (Bidebarrieta 18, Oñati):
  • Leintz Udal euskaltegia:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak