Udal Euskaltegiak zabalik du matrikulazio epea

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ira. 18a, 15:20

Udal Euskaltegiko klase bat.

Urrian abiatuko du ikasturte berria Arrasateko Udal Euskaltegiak, eta dagoeneko izen-ematea zabalik dago. Maila guztietan eman ahal izango da izena: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 –guztiak, euskara titulu homologatuak–. Horrez gain, badituzte maila hobetzeko, mintzamena lantzeko eta behar berezietarako ikastaroak ere.

Aurrez aurreko ikastaroetan zein online bidezko ikastaroetan parte hartzeko, iraila amaitu aurretik eman beharko da izena. Horretarako, hainbat bide daude: Arrasateko Udal Euskaltegian bertan (Kulturola eraikinean, Nafarroa etorbidea, 2); 943 79 70 77 edo 943 25 20 00 zenbakira deituta (370 da luzapena); whatsapp bidez (688 78 09 31) edo euskaltegia@arrasate.eus-era idatzita.

Aipatzekoa da Arrasateko Udalak dirulaguntza bereziak emango dituela aurten ere. "%85eko asistentziarekin, bermatuta izango du ikasleak matrikularen %25eko dirulaguntza. Horrez gain, ikaslearen baldintza ekonomiko eta familiarren arabera, ikasleari matrikularen %75 eta %100 artean ere itzultzeko aukera izango da", azaldu dute udal ordezkariek. Dirulaguntza horiek ikasturte amaieran emango dituzte.

Ikasle, langabe eta erretiratuek prezio erdian ordainduko dute matrikula, eta izena ematen duten pertsona guztien artean bi matrikula zozketatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak