Abantailek distribuzio akordio bat sinatu du Siemensekin

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena

Abantailek distribuzio akordio bat sinatu du Siemensekin

Mondragon korporazio enpresak Siemens PLM Softwaren Rulestream konfiguratzailea komertzializatuko du hemendik aurrera sinatutako akordioari esker. Rulestream produktuak ingeniaritza lanak, batez ere bulego teknikoko diseinua eta eskaintzen sorrera, automatizatzen ditu.

Bi eraikin berri egiteko lanak martxan Larramendin

  Ekonomia  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

San Juan auzoko industrialdean bulego eraikin komertzial bat eta industria jarduerara bideratutako beste bat egingo dute, bertako ingurua urbanizatzeaz batera. 2010ean inauguratu zuten eremua, eta gaur gaurkoz enpresa bakarra dago bertan kokatuta.

Mobilizazioak ugarituko dituzte Edesako eta Geyserreko langileek

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Mobilizazioak ugarituko dituzte Edesako eta Geyserreko langileek

"Tramitezko bilera izan da. Dokumentazioa aurkeztu digute. Sumatu dugu negoziatzea gura dutela, baina…", laburbildu du Rikardo Perezek, Edesa Industrialeko langile batzordeko presidenteak gaurko batzarra. Langileek mobilizazioak ugarituko dituzte aurrerantzean. Besteak beste, Bartzelonara, CNAGroup-en eta Cataren egoitzetara joateko asmoa dute.

"Enpresak jarduera etetea saihestu gura du"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

 "Enpresak jarduera etetea saihestu gura du"

Enplegua suntsitzeko aurkeztutako espedientearen baitako lehen bileraren ostean, CNA Group-ek berretsi egin du espedientea abiarazi egin behar izan duela "altxortegi faltarengatik eta egiturazko gastuengatik, nahiz eta enpresak jarduera etetea saihestea gura izan, helburua delako jarraitzea eta produkzio industriala Euskal Herrian mantentzea".

Rikardo Perez: "Gardentasun falta nabarmena egon da enpresaren aldetik"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Edesa Industrialen Garagartzako lantegiko enpresa batzordearen presidenteak enpresaren egoeraz eta etorkizunaz hitz egin du, baita zuzendaritzarekin iizan dituzten eta izango dituzten negoziazioei buruz ere.

"Lanpostuak mantentzea ardatz hartuta, bideragarritasun plan berria" exijitu dio Arrasateko Udal Gobernuak Edesa Industriali

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

"Lanpostuak mantentzea ardatz hartuta, bideragarritasun plan berria" exijitu dio Arrasateko Udal Gobernuak Edesa Industriali

"Enpresako, eta kasu honetan, Garagartzako produkzio lanen etetea, plantaren itxiera eta, noski, bertako langileen kaleratzea ekiditeko aukera eta bide guztiak aztertu, jorratu eta agortzea" eskatu dio Edesa Industriali Arrasateko Udal Gobernuak.

Hazilan proiektuaren laugarren edizioa hasteko prest

  Ekonomia  Debagoiena

Hazilan proiektuaren laugarren edizioa hasteko prest

Urriaren 4an hasiko da Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatzen duen Hazilan proiektuaren edizio berria. Honen berri emateko, enpresei eta parte hartu nahi duten norbanakoei zuzendutako bi saio informatibo antolatu dira irailaren 15erako.

CNA Group-en plana "bideragarri" bezala azaltzea "langileei iruzur egitea" dela uste du Ahal Duguk

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

CNA Group-en plana "bideragarri" bezala azaltzea "langileei iruzur egitea" dela uste du Ahal Duguk

CNA Group-ek lantalde osoari kontratuak eteteko aurkeztutako espedientearen harira, Ahal Dugu Arrasateko zirkulutik, Baleike Udal taldetik eta Podemos Euskadi Ahal Dugutik adierazi dute enpresaak proposatutakoa "sasi-bideragarritasun plana" dela.

CNA taldeak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko espedientea

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

CNA taldeak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko espedientea

Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako 327 langileen kaleratze prozesua aurkeztu duela jakinarazi die.

Garagartzako planta bai ala bai

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Garagartzako planta bai ala bai

"Garagarzan ekoiztea denboran iraun dezakeen ekoizpena bertan egiteko aukera bakarra" dela jakinarazi diote FagorCNAko langileen ordezkariek Edesa Industrialeko zuzendaritzari goizeko batzarrean, "enpresaren ultimatumari" ezezkoa emateaz batera. Edesak astelehenean aurkeztuko du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa.

Lanpostuen eta Garagartzako plantaren alde borrokan segituko dutela jakinaraziko diete langileek Edesako zuzendaritzari

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Lanpostuen eta Garagartzako plantaren alde borrokan segituko dutela jakinaraziko diete langileek Edesako zuzendaritzari

Gaur, egubakoitza, 09:30ean dute Fagor CNAren gatazkan inplikatutako alde biek oraingo asteko bigarren hitzordua. Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako langileen ordezkariek orduantxe jakinaraziko diote zuzendaritzari eguaztenean erabakitakoa: ez dute onartuko Garagartzako plantaren itxiera eta 167 langileren kaleratzea proposatzen duen bideragarritasun planik. Alegia, enpresak aurkeztutako azken proposamenari ezezkoa emango diote.

Langileek ezezkoa emango diote Edesako zuzendaritzari

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza GAURKOAK

Garagartzako planta zabalik mantentzearen eta enpleguaren alde negoziatzen segituko dute Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastecheko langileek. Bestela esanda, ezezkoa emango diote zuzendaritzak atzo egindako proposamenari. Enpresako zuzendaritzak, berriz, esandakoa bete eta egubakoitzean enplegua suntsitzeko espedientea zabalduz gero, langileen asmoa da espediente horrek negoziatzeko ematen dien hilabete hori baliatzea borrokarekin segitzeko.

Industrialdea egiteko aukera atzera bota du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak

  Ekonomia  Antzuola

Industrialdea egiteko aukera atzera bota du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak

Zorroztarrietako industrialdea, Udal gimnasioaren egoera eta Herri Eskolako obrak izan ziren atzoko ohiko osoko bilkurako gai nagusiak.

11:00etan aztertuko dute langileek Edesaren azken proposamena, batzar itxian eta ezkor

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

11:00etan aztertuko dute langileek Edesaren azken proposamena, batzar itxian eta ezkor

Atzoko ezustekoaren ondoren, Garagartzan elkartuko dira enegarren aldiz Edesako eta Geyser-Gastecheko langileak, enpresako zuzendaritzak aurkeztutako "alternatibaren" aurrean "eman beharreko urratsak erabakitzeko asmoz". Panorama iluna dute, eta marjina txikia erabakia hartzeko, egubakoitzerako erantzuna exijitu du-eta enpresako zuzendaritzak. Gainera, oraindik ez dute abuztuko nominarik kobratu.

167 kaleratze eta Garagartzako planta ixtea proposatu du orain Edesa Industrialek

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

167 kaleratze. Horixe da hiru ordu iraun duen batzarrean Edesa Industrialek egindako proposamena. Labeen ekoizpenerako lerroren bat mantentzeko aukera ere ikusten du, baina ez Garagartzan. Beraz, Garagartzako plantaren itxiera berretsi egin du. Halaber, lanean geratuko liratekeen 160 langileen soldata %10 jaistea ere mahai gaineratu du. Gaur egun, Edesa Industrialen 327 behargin daude.