Udalak 208.000 euro baino gehiago jasoko ditu energiaren sektoreari eta bankuei ezarritako aparteko zergei esker

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Sozialistak 2024ko ots. 16a, 17:02

Arrasatek 208.000 euro baino gehiago jasoko ditu, Pedro Sanchezen Gobernuak energiaren sektoreari eta bankuei onartutako zergei esker. Neurri horrek aparteko diru-sarrerak ekarri dizkio Gipuzkoari, zazpi milioi euro baino gehiago, eta horri esker udal zerbitzu publikoak indartuko dira.

Zifra horiek erakusten duten bezala, zerga horiek funtsezkoak izan dira, Ukrainako gerraren ondorioek eragindako krisi inflazionistaren garaian, administrazio publikoek gizarte-ezkutua indartu ahal izateko, herritar guztiei lagunduz.

Pedro Sanchezen Gobernuak ulertu eta martxan jarri zuen neurri hori energiaren sektoreak eta bankuek, energiaren prezioaren igoerarekin eta interes-tasekin lortzen ari ziren etekinen zati batekin lagundu zezaten.

Neurri honekin, PSOEk herritarrekin duen konpromisoa erakusten da, gehien irabazten duenak gehiago lagundu behar du. Eta, batez ere, fiskalitate handiagoa lortzen da.

Bidezkoa da toki-administrazioek beren egunerokoan herritarrei zuzenean mesede egiten dieten diru-sarrera gehiago izan ditzaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak