Enpresek bi udal dirulaguntza eskatzeko aukera daukate

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko api. 17a, 11:49

Irudian, Oñatiko Autlan enpresa.

Langabeak kontratatzeagatik jaso ahal izango dute dirulaguntza bat horretarako eskaera egiten duten enpresek, eta gizarteratze prozesuetatik datozenenak hartzen dituztenek ere eskatu ahal izango dute dirulaguntza.

Oñatiko Udalak, martxoaren 14an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean, bi udal dirulaguntza martxan jartzea onartu zuen, eta, dagoeneko horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu direnez, eskaerak egin daitezke. Bi kasuetan eskaerak azaroaren 29ra bitartean egin ahalko dira.

Langabeak kontratatzekoa

Pertsona langabeak kontratatzeko dirulaguntzen deialdia da lehenengoa. Udalaren laguntza horien eskatzaileak egoitza soziala eta jarduna Oñatin duten 50 langile baino gutxiagoko enpresa txiki edo mikroenpresak izango dira. 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era arte egiten diren kontratu berrietarako eska daitezke laguntzak. Kontratuek gutxienez sei hilabeteko iraupena izan behar dute eta lanaldi erdikoak izan beharko dute. 

Halako zortzi eskaera jaso ziren iaz udaletxean, eta guztiak onartu ziren. Aurten 20.000 euro gorde dira laguntza horretarako. Interesa duten enpresek informazioa Sozioekonomia Departamentuan lor dezakete, 943-00 31 98 telefono-zenbakian.

Beste dirulaguntza

Gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko dirulaguntza da bestea. Horretara Udalak 9.000 euro bideratu ditu. Enpresaren langile kopurua ez da mugatzen kasu horretan; beraz, lantoki handi zein txikiek eska dezakete. Kontratatzen den langileari, berriz, gutxienez bi hilabeterako kontratua egin beharko zaio, lanaldi erdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak