Eustatek emandako datuen arabera, Debagoiena da enpresa berritzaile gehien dituen eskualdea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gainontzeko bailaretako datuarekin alderatuz gero, 2022a aintzat hartuta; hain justu, %42,1ekoa da ehunekoa. "Ikusitako bost urteetan lehen postuan mantendu da, gainera".
Datu orokorrari dagokionez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa hizpide izanda, %35,4koa da enpresa berritzaileen ehunekoa, baina badira bataz bestekotik harago dauden eskualdeak ere: Debagoienaz gain, esate baterako, Gipuzkoan, Debabarrena (%39,7), Goierri (%38,9) eta Urola Kosta (%36,9). Ehuneko txikiena duten eskualdeak, berriz, honako hauek dira: Arabako Errioxa, Araban (%29,5); Enkarterriak, Bizkaian (%32) eta Bidasoa Beherea, Gipuzkoan (%34,6).
Hiriburuetan Donostia nagusi
Hiriburuak hizpide izanez gero, hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileetan Donostia da nagusi: %37. Hurrenez hurren ditu Bilbo (35,7) eta Gasteiz (%32,1).