mar 15 Debagoiena
Banketxe eta bulego gutxiago daude urtez urte Hego Euskal Herrian, eta Debagoiena ez da salbuespena. 2008tik gaur egunera arte eskualdeko ia herri gehienetan itxi dute bulegoren bat edo beste, eta, hala ez bada, zerbitzuan murrizketak egin dituzte zenbaitetan; soilik kutxazainak ere utzi dituzte leku batzuetan. Horrek guztiak eragin zuzena du herritarrengan.