Debagoienean gertatutako azken lan heriotza salatu dute sindikatuek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko apirilaren 11

LAB, ESKE, Steilas, Hiru eta EHNE-Etxalde intersindikalak gaur goizean eginiko elkarretaratzea. Irudia: Goiena.

Orixol Garraioak (TKV taldea) enpresako 25 urteko langile batek lan istripua izan zuen martxoaren 13an Eskoriatzako Fagor Ederlan lantokian, eta asteon jakinarazi dute hil egin dela. Hala, Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte lelopean, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta EHNE-Etxaldek osatutako intersindikalak elkarretaratzea egin du gaur goizean Markuleteko industrialdean.

Horrez gain, CCOO sindikatuak deituta ere lan heriotza bera salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Biteri plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak