Triax Digital Solutions enpresa erosi du Fagor Electronikak, eta Fagor Multimedia Solutions izango da aurrerantzean. "Multimedia eta telekomunikazio azpiegituretarako soluzio elektronikoen sektoreko Europako player garrantzitsuenetako bat" izateko helburua du, "balio erantsi handiko jardueretan lideratzat posizionatzeko, hala nola bizitegi eta hirugarren sektoreetarako software multimedian oinarritutako proiektu eta soluzioetan".
Fagor Multimedia Solutions-ek bi egoitza izango ditu: bata, Arrasaten izango da eta bestea, berriz, Astigarragan (Gipuzkoa), Triax Digital Solutions zenaren kokapen berdinean. Fagor Electronikak helburutzat du eskumeneko enpresa berri honek 2028rako 25 milioi euroko fakturatuta izatea.
Helburu estrategikoen unean
Triax Digital Solutions hartzekodunen borondatezko lehiaketan zegoen 2023ko irailaz geroztik. "Dibertsifikazio eta hazkunde helburu estrategikoetan aurrera egiteko aukera baten aurrean geundela antzeman genuen aukera hau, balio proposamen eta merkatu berrietarantz, eta, gainera, enpleguari eusteko eta jarduera errotzeko konpromisoarekin modu koherentean", adierazi du Gorka Guerrak, Fagor Multimedia Solutions-eko zuzendariak.
Hala, hartzekodunen lehiaketako administrazioak Fagor Electronicaren eskaintzari oniritzia eman ondoren, konpainia berriak martxoaren 15ean, egubakoitzean, hasiko du bere ibilbidea ofizialki.