XXXII.Gipuzkoako Enpresa Sariak ospatu dira Donostian eta Gipuzkoako Bazkundeak banatutako saridunen artean aurkitzen da Arrasateko MLAKOOP enpresa. Mondragon Lingua eta Alecop bateratzen dituen enpresak 2024ko Zerbitzu Enpresa saria irabazi du.
Konpainia prestakuntza eta hizkuntza-zerbitzuen alorreko enpresentzako neurrira egindako soluzio, zerbitzu eta produktuetan aditua da. 320 pertsonako plantilla eta 20 milioi eurotik gorako fakturazioa; Mondragon Korporazioari lotutako kooperatiba honek bere jarduera merkatu global eta nazioartekotu batean garatzen du.
Hizkuntza-zerbitzuak
10.000 ikasleri baino gehiagori hizkuntzetan aurrez aurreko prestakuntza ematen die Euskadiko akademietan edo online formatuetan. Gainera, eskaintzen dituzten hizkuntza-zerbitzuen bezeroen artean, gobernu-erakundeak ere badaude. Prestakuntzari dagokionez, 400 irakasle eta 3000 ikasle baino gehiago dituen eta Mexikon dagoen Unibertsitatea ere kudeatzen du.