Ipar Kutxa eta Euskadiko Kutxa bat, bazkideek hala erabakita

  Ekonomia  Debagoiena

Ipar Kutxa eta Euskadiko Kutxa bat, bazkideek hala erabakita

Ipar Kutxa eta Euskadiko Kutxako batzarrek bat egiteko proposamena onartu dute gaur. Bi entitateak, beraz, batu egingo dira eta kreditu kooperatiba bateratua sortuko dute. "Funtsezko aurrerapausoa izango da, hasieratik erabateko bateratasun-giroa ezaugarri izan duen prozesuan urratsak ematen jarraitzeko" diote.

Nola eragingo luke BEZ murriztuaren igoerak?

  Ekonomia  Antzuola  Arrasate  Bergara  Debagoiena

Espainiako Gobernua BEZa igotzea aztertzen dabil; egun %4ko eta %8ko BEZa duten produktuei %18a aplikatzeko asmoa darabil esku artean. Oinarrizko elikagaietan, etxebizitzetan, egunkari eta liburuetan izango luke eragina, besteak beste. Horiek saltzen dituzten tokietara joan gara galdezka eta ezkor daude: jada gaur egun salmentak ez doaz nahiko luketen moduan eta, BEZa igotzen bada, horrek ez du lagunduko. 

Nola eragingo luke BEZ murriztuaren igoerak?

  Ekonomia  Antzuola  Arrasate  Bergara  Debagoiena GAURKOAK None

Espainiako Gobernua BEZa igotzea aztertzen dabil; egun %4ko eta %8ko BEZa duten produktuei %18a aplikatzeko asmoa darabil esku artean. Oinarrizko elikagaietan, etxebizitzetan, egunkari eta liburuetan izango luke eragina, besteak beste. Horiek saltzen dituzten tokietara joan gara galdezka eta ezkor daude: jada gaur egun salmentak ez doaz nahiko luketen moduan eta, BEZa igotzen bada, horrek ez du lagunduko.

Kooperatiben irudia, 5.000.000 kupoitan

  Ekonomia

Kooperatiben irudia, 5.000.000 kupoitan

Uztailaren 8ko Asteburuko ONCEren Kupoia Kooperatiben Nazioarteko Egunari eskaini zaio. Ekimen honekin, ekonomia eta gizartearen garapenaren alde kooperatibek egindako lana babestu nahi du itsuen erakundeak. Asteon aurkeztu dute kupoia Basilio San Gabrielek, ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkariak, eta Javier Goienetxeak, Konfekoop-eko presidenteak. ONCEk dioenez, "batez ere, pobrezia murriztu, enplegua sortu eta gizarteratzea bultzatzeko kooperatibek egiten duten lana goraipatu nahi da. Bost milioi kupoik irudi hori zabalduko dute Espainia osoan zehar".

PSE-EE: "Aldundiaren proposamenarekin, gipuzkoarrek berdin-berdin jarraituko dute ordaintzen"

  Ekonomia  Debagoiena

Alderdi sozialistak dio Foru Aldundiak autobideen ordainketaren gainean egin duen proposamenarekin, gipuzkoarrek "berdin-berdin" jarraituko dutela ordaintzen, "euren diru-sarrerak edozein izanda ere". Eta gaineratu du atzerriko kamioilariak "ordaindu gabe" pasako direla. Hilero 25 euro ordaintzearen neurria "bidegabea eta insolidarioa" iruditzen zaio PSE-EEri, lehen balorazioan. Hala ere, proposamena aztertuko dutela adierazi du.

Gipuzkoarrek autobideetan hilero 25 euro baino gehiago ordain ez dezaten proposamena egingo du Aldundiak

  Ekonomia  Debagoiena

Gipuzkoarrek autobideetan hilero 25 euro baino gehiago ordain ez dezaten proposamena egingo du Aldundiak

"Gaur egun jasaten ari garen krisi ekonomiko larria kontuan hartuta, ez da zilegi herritar batzuek bidesarietan dirutza uztea. Urte luze hauetako egoera odoluste ekonomiko ikaragarria izan da hainbat familiarentzat eta hori gainditu egin behar da. Horregatik, Aldundiak AP-8 eta AP-1 autobideen inguruko Foru Arau proiektu bat eramango du Batzar Nagusietara. Gehienezko gastu muga ezartzea egongo da horren oinarrian, autobideen gatibu diren gipuzkoarrek dirutza utzi ez dezaten autobideetan, eta gipuzkoarren arteko orekaren bidean urrats bat emateko", adierazi dute Aldunditik.

Agirrek erabateko konfiantza agertu du Kutxabankekiko

  Ekonomia

Agirrek erabateko konfiantza agertu du Kutxabankekiko

Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Carlos Agirrek, erabateko konfiantza azaldu du Kutxabank-ekiko, eta Moody's agentziak hari kalifikazioa okertu izanari garrantzia kendu dio: "Moody's-en kalifikazioak erakusten duen baino askoz hobeto dago Kutxabank", esan du, Vasco Press eta Europa Press agentziek jasotako adierazpenetan.

Etxeko langileen eskubideak eta betebeharrak, araututa

  Ekonomia  Aretxabaleta

Etxeko langileen eskubideak eta betebeharrak, araututa

Euskal Enplegu Zerbitzuko laneratze arloko Andres Ortiz orientatzaileak etxeko langileen erregimena arautzen duen legearen gaineko xehetasunak eman zituen Arkupen egindako hitzaldian. Inguruko herrietako udal teknikari batzuk eta etorkin asko elkartu ziren; izan ere, lege hori urtarrila ezkero indarrean egon arren, oraindik nahiko ezezaguna da jendearen artean.

Argindarra % 4 edo 5 garestituko da

  Ekonomia  Debagoiena

Hala baieztatu duela Espainiako Gobernuak argitaratu du EITBk bere webgunean. Martxoko berrikuspenean, Gobernuak % 7 garestitu zuen, batez beste, argindarraren prezioa.

Alokabideko alokairu sozialeko etxebizitzak berritzea finantzatuko du Euskadiko Kutxak

  Ekonomia

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendeko Alokabide enpresaren bidez errentan hartzeko uzten diren etxebizitzek berritzea behar badute, Euskadiko Kutxak finantzaketa eskainiko die, bi erakundeek egin duten hitzarmenari esker.

Berrordainketa ez da jarriko martxan Erkidegoan

  Ekonomia  Debagoiena

Berrordainketa ez da jarriko martxan Erkidegoan

Domekan, uztailak 1, jarriko da indarrean botiken berrordainketa Espainia ia denean.  Berdin egingo dute Nafarroan ere, aldiz, EAEn ez da berrordainketarik aplikatuko. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak botiken doakotasuna zabaldu du: prestaziorik gabe geratzen diren langabetuek eta pentsio ez-kontributiboa (asistentziala) jasotzen duten pentsiodunek ez dute ezer ordaindu beharrik izango.

"Enpresa soziala bultzatu behar da, baina ez du zertan kooperatiba izan"

  Ekonomia

MIK zentroak, beste zeregin batzuen artean, erantzukizun soziala duten enpresa ereduak bultzatzen ditu. MIKeko Saioa Arandoren esanetan, antolakuntza modu asko daude: "Beti izango da hobea langileek erabakietan parte hartzen duten enpresa bat, parte-hartzerik ez dagoen enpresa bat baino".

"Enpresa soziala bultzatu behar da, baina ez du zertan kooperatiba izan"

  Ekonomia HEMEN DEBAGOIENA None

MIK zentroak, beste zeregin batzuen artean, erantzukizun soziala duten enpresa ereduak bultzatzen ditu. MIKeko Saioa Arandoren esanetan, antolakuntza modu asko daude: "Beti izango da hobea langileek erabakietan parte hartzen duten enpresa bat, parte-hartzerik ez dagoen enpresa bat baino".

Sozietate Zerga erreformatzeko Aldundiak proposatu zuen ondorioen dokumentua onartu egin da

  Ekonomia

Foru Aldundiko Ogasun Departamentuak Sozietateen Gaineko Zergaren ponentzia erreformatzeko proposatutako testuak Talde Txostengilearen irizpena jaso zuen atzo arratsaldean, Bildu, Aralar eta PSEren artean akordioa lortu ondoren. Sozietate Zergaren Talde Txostengilearen ondorioen dokumentuak, beraz, aurrera egingo du. Hurrengo, egubakoitzean aztertuko du ondorioen txostena Batzar Nagusietako Ogasun Batzordeak.

Javier Goienetxea: "Mundura zabaldu garen modu berean, ez dugu jakin gure eredu kooperatiboa zabaltzen"

  Ekonomia  Debagoiena

Javier Goienetxea: "Mundura zabaldu garen modu berean, ez dugu jakin gure eredu kooperatiboa zabaltzen"

Kooperatibak, erabakiak hartzerakoan, malguagoak direla eta pertsonen interesen arabera hartzen dituztela erabakiak. Horixe eta krisiaren aurrean hobeto egokitzen direla nabarmendu du Konfekoop euskal kooperatiben konfederazioko presidente Javier Goienetxeak (Lekeitio, 1960).