Bailara elkartearen aurkezpena, enpresa berriak erakartzea xede

Iñigo Barrena Kortabarria api 26, 14:39 Arrasate

ALBISTEAK

Pasa den azaroan aurkeztu zuten Bailara Industrial Network elkartea, Debagoieneko enpresa ertain eta txikiak sartzeko helburuarekin. Momentuz, hamasei enpresak osatzen duen sarea da, baina gehiago lortu nahian dabiltza; hala, atzo, Bailarako parte direnentzat eta oraindik ezagutzen ez duten bezeroentzako aurkezpen bat egin zuten. Bailara zertan dantza azaltzeaz gain, 2024rako dituzten lan lerroak zeintzuk diren azaldu zituzten.

Ikerlanek Laboral Kutxa eskertu du orain dela 50 urte emandako bultzadagatik

Mirari Altube Arrese api 25, 16:24 Arrasate

50 urteko ibilbidea egin du Ikerlanek, teknologia-transferentzian liderra den zentroak, eta sorreran Laboral Kutxak eskaini zion babesa eskertu gura izan dio aitortza ekitaldi txiki bat eginda. Arrasateko egoitza nagusiaren fatxadan plaka bat jarri dute, gaur, apirilak 25, emandako laguntza gogorarazteko.

Donostian elkartu dira lehen greba egunean Aspaceko langileak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria ots 29

Grebara deitu dituzte sindikatuek Aspaceko langileak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria ots 22

Mobilizatzen jarraitzeko hautua egin dute Natrako langileek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria ots 15 Oñati