Pasa den azaroan aurkeztu zuten Bailara Industrial Network elkartea, Debagoieneko enpresa ertain eta txikiak sartzeko helburuarekin. Momentuz, hamasei enpresak osatzen duen sarea da, baina gehiago lortu nahian dabiltza; hala, atzo, Bailarako parte direnentzat eta oraindik ezagutzen ez duten bezeroentzako aurkezpen bat egin zuten. Bailara zertan dantza azaltzeaz gain, 2024rako dituzten lan lerroak zeintzuk diren azaldu zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.